azido fosforiko
- 1. Kim.
- sin. azido ortofosforiko
H3PO4 formulako azido ez-organiko sendoa. Likido egoeran edo kristal erronbikoak eratuz aurkitzen da; kolorgea da. Oso disolbagarria da ur hotzetan, delikueszentea, toxikoa eta narritatzailea, eta korrosiboa da metal ferrosoekin. Ongarrietan, botiketan, zeramikan, janarietan eta edari karbonatatuetan erabiltzen da. Uretan disolbatzean, oso erraz galtzen ditu hidrogeno-ioiak, eta hainbat ioi sor ditzake: H2PO4− (dihidrogenofosfatoa), HPO42− (hidrogenofosfatoa) eta PO43− (fosfatoa).